martes, 7 de junio de 2011

17. Lehenengo jarduera

Eneritzek hiru auzokide berri ditu. Beste herrialde batzuetatik etorritakoak dira, eta lagun-taldea osatu dute: Sayid marokoarra da, Hugo uruguaitarra eta Eko nigeriarra. Haien familiak hainbat arrazoiengatik etorri ziren Euskal Herrira bizi izatera. Sayid-en gurasoak lan bila etorri dira; Hugorenek unibertsitate-ikasketak egin nahi dituzte, lanbide onak lortzeko; eta Ekoren gurasoak beren herriko gerratik ihesi etorri dira.

Sayid-en gurasoak arrazoi ekonomikoengatik etorri dira Euskal Herrira, Hugorenak arrazoi soziokulturalengatik eta Ekoren gurasoak arrazoi politikoengatik.
Eneritzek bere hiru lagun berriei kontatu die, bere aiton-amonak ere emigratu zutela baina baina herrialde bereko lurralde batetik bestera. Eneritzen lagunene emigrazioa nazioartekoa izan da eta bere aiton-amonekoa barnekoa.
Eneritzek egunkaria irakurtzen ari zela, honako berri hau aurkitu du: "Egungo munduan nazioarteko migrazioak elementu garrantzitsu bilakatu dira, eta ondorioak dituzte arlo guztietan". Eneritzek amari galdetu dio ea zer esan nahi duuen esaldi horrek eta amak hauxe esan dio:
Migrazioek ondorio ekonomikoak, sozialak, demografikoak, kulturalak... dituztela immigranteak hartzen dituzten herrialdetan.

Eko Saharaz hegoaldeko kulturakoa da. Hugo, berriz, latinoamerikako kulturakoa da eta Sayid Islamiar kulturakoa da.








                                                                                                                                                      Marruecos                                                                                                                           Uruguay

   Nigeria     
                      


                                

No hay comentarios:

Publicar un comentario