miércoles, 8 de junio de 2011

19. Validation



                                Lehenengo zatia


Bigarren zatia


Bideo hauek gustatu zaizkit baina gehien gustatzen zaidana bigarren zatia izan da zeren, tristurako istorioa du eta amodiozkoa ere bai. Gehien gustatu zaidan pertsonaia autorea da zeren oso jatorra eta atsegina da eta esan nahi digu horrela izaten gauza asko lortzen dituzula.

martes, 7 de junio de 2011

18. Bigarren jarduera

Lehenengo, hotela bilatu genuen eta aurkitzeko mapa baten bidez egin genuen eta ez zen batere erraza izan. Mapan jartzen zuen 18 kaleak eta Massachusetts etorbideak bat egiten zutenean zegoela eta egia zen hotela hor zegoen. Gero, Chinatown auzoa ezagutzera joan ginen eta H kalea eta 6 kaleak bat egiten duten tokian dago. Azkenik, Foggy Bottom auzoa ezagutzera ere joan ginen eta Pennsylvania etorbidetik oso gertu dago.

Horren ostean, komunikabide nagusiak eta leku enblematikoak bizitatzera joan ginen:

White house: h kalea eta 17 kalea bat egiten duten tokian dago.
American History Museum: 14 kalea eta Constitution etorbidea bat egiten duten lekuan dago.
Lincon Memorial: 23 kalea eta Constituzio etorbidea bat egiten duten lekuan dago.
Washington Monument:White House-ren hegoaldean dago.
Union Estation: Massachhusetts Ave etorbidea amaitzen denean pizkat ekialdera dago.
Pennsylvania Avenue: Foggy Bottom auzoan dago.

Hotelera itzultzeko eta hirian zehar mugitzeko  metroa erabili dugu. Hotelera itzultzeko linea gorria hartu eta Dupont Circle geltokian jeitsi ginen. White House eta Capitol Hill bisitatzeko lehenengo linea  gorria hartu Metro Center-eraino eta gero urdina edo laranja, Capitol South-eraino.

Azkenik, hurrengo egunean auto bat alokatu genuen inguruko eskualdea ezagutzeko eta Takoma aparkalekuan utzi genuen aparkaleku hori oso gertu zegoelako hoteletik.

17. Lehenengo jarduera

Eneritzek hiru auzokide berri ditu. Beste herrialde batzuetatik etorritakoak dira, eta lagun-taldea osatu dute: Sayid marokoarra da, Hugo uruguaitarra eta Eko nigeriarra. Haien familiak hainbat arrazoiengatik etorri ziren Euskal Herrira bizi izatera. Sayid-en gurasoak lan bila etorri dira; Hugorenek unibertsitate-ikasketak egin nahi dituzte, lanbide onak lortzeko; eta Ekoren gurasoak beren herriko gerratik ihesi etorri dira.

Sayid-en gurasoak arrazoi ekonomikoengatik etorri dira Euskal Herrira, Hugorenak arrazoi soziokulturalengatik eta Ekoren gurasoak arrazoi politikoengatik.
Eneritzek bere hiru lagun berriei kontatu die, bere aiton-amonak ere emigratu zutela baina baina herrialde bereko lurralde batetik bestera. Eneritzen lagunene emigrazioa nazioartekoa izan da eta bere aiton-amonekoa barnekoa.
Eneritzek egunkaria irakurtzen ari zela, honako berri hau aurkitu du: "Egungo munduan nazioarteko migrazioak elementu garrantzitsu bilakatu dira, eta ondorioak dituzte arlo guztietan". Eneritzek amari galdetu dio ea zer esan nahi duuen esaldi horrek eta amak hauxe esan dio:
Migrazioek ondorio ekonomikoak, sozialak, demografikoak, kulturalak... dituztela immigranteak hartzen dituzten herrialdetan.

Eko Saharaz hegoaldeko kulturakoa da. Hugo, berriz, latinoamerikako kulturakoa da eta Sayid Islamiar kulturakoa da.








                                                                                                                                                      Marruecos                                                                                                                           Uruguay

   Nigeria