miércoles, 8 de junio de 2011

19. Validation



                                Lehenengo zatia


Bigarren zatia


Bideo hauek gustatu zaizkit baina gehien gustatzen zaidana bigarren zatia izan da zeren, tristurako istorioa du eta amodiozkoa ere bai. Gehien gustatu zaidan pertsonaia autorea da zeren oso jatorra eta atsegina da eta esan nahi digu horrela izaten gauza asko lortzen dituzula.

martes, 7 de junio de 2011

18. Bigarren jarduera

Lehenengo, hotela bilatu genuen eta aurkitzeko mapa baten bidez egin genuen eta ez zen batere erraza izan. Mapan jartzen zuen 18 kaleak eta Massachusetts etorbideak bat egiten zutenean zegoela eta egia zen hotela hor zegoen. Gero, Chinatown auzoa ezagutzera joan ginen eta H kalea eta 6 kaleak bat egiten duten tokian dago. Azkenik, Foggy Bottom auzoa ezagutzera ere joan ginen eta Pennsylvania etorbidetik oso gertu dago.

Horren ostean, komunikabide nagusiak eta leku enblematikoak bizitatzera joan ginen:

White house: h kalea eta 17 kalea bat egiten duten tokian dago.
American History Museum: 14 kalea eta Constitution etorbidea bat egiten duten lekuan dago.
Lincon Memorial: 23 kalea eta Constituzio etorbidea bat egiten duten lekuan dago.
Washington Monument:White House-ren hegoaldean dago.
Union Estation: Massachhusetts Ave etorbidea amaitzen denean pizkat ekialdera dago.
Pennsylvania Avenue: Foggy Bottom auzoan dago.

Hotelera itzultzeko eta hirian zehar mugitzeko  metroa erabili dugu. Hotelera itzultzeko linea gorria hartu eta Dupont Circle geltokian jeitsi ginen. White House eta Capitol Hill bisitatzeko lehenengo linea  gorria hartu Metro Center-eraino eta gero urdina edo laranja, Capitol South-eraino.

Azkenik, hurrengo egunean auto bat alokatu genuen inguruko eskualdea ezagutzeko eta Takoma aparkalekuan utzi genuen aparkaleku hori oso gertu zegoelako hoteletik.

17. Lehenengo jarduera

Eneritzek hiru auzokide berri ditu. Beste herrialde batzuetatik etorritakoak dira, eta lagun-taldea osatu dute: Sayid marokoarra da, Hugo uruguaitarra eta Eko nigeriarra. Haien familiak hainbat arrazoiengatik etorri ziren Euskal Herrira bizi izatera. Sayid-en gurasoak lan bila etorri dira; Hugorenek unibertsitate-ikasketak egin nahi dituzte, lanbide onak lortzeko; eta Ekoren gurasoak beren herriko gerratik ihesi etorri dira.

Sayid-en gurasoak arrazoi ekonomikoengatik etorri dira Euskal Herrira, Hugorenak arrazoi soziokulturalengatik eta Ekoren gurasoak arrazoi politikoengatik.
Eneritzek bere hiru lagun berriei kontatu die, bere aiton-amonak ere emigratu zutela baina baina herrialde bereko lurralde batetik bestera. Eneritzen lagunene emigrazioa nazioartekoa izan da eta bere aiton-amonekoa barnekoa.
Eneritzek egunkaria irakurtzen ari zela, honako berri hau aurkitu du: "Egungo munduan nazioarteko migrazioak elementu garrantzitsu bilakatu dira, eta ondorioak dituzte arlo guztietan". Eneritzek amari galdetu dio ea zer esan nahi duuen esaldi horrek eta amak hauxe esan dio:
Migrazioek ondorio ekonomikoak, sozialak, demografikoak, kulturalak... dituztela immigranteak hartzen dituzten herrialdetan.

Eko Saharaz hegoaldeko kulturakoa da. Hugo, berriz, latinoamerikako kulturakoa da eta Sayid Islamiar kulturakoa da.








                                                                                                                                                      Marruecos                                                                                                                           Uruguay

   Nigeria     
                      


                                

lunes, 30 de mayo de 2011

16. Hauteskundeak

Eljasen, P.S.O.E.-ek 476 botorekin eta 7 zinegotzirekin irabazi du. Bigarren PP-EU geratu da 170 botorekin eta 2 zinegotzirekin. Botoa eman dute 700 pertsona, hau da, %77,95 eta ez dute botoa eman 198 pertsona, hau da, %22,05. Azkenik 28 boto nulo egon dira eta 26 boto zuri.
 Cadizen, P.P.-ek 211.218 botorekin eta 235 zinegotzirekin irabazi du. Bigarren P.S.O.E. Andaluciarena geratu da 138.788 botorekin eta 248 zinegotzirekin. Hirugarren IULV-CA geratu da 70.114 botorekin eta 107 zinegotzirekin eta besteek boto eta zinegotzi gutxi atera dituzte. Guztira 572.583 pertsonek botoa eman dute, hau da, %59,47 eta 390.186 pertsonek ez dute botoa eman, hau da, %40,53. Azkenik 6.980 boto nulo egon dira eta 12.800 boto zuri.


Burgosen, P.P.-ek irabazi du 91.688 botorekin eta 1.198 zinegotzirekin. Bigarren P.S.O.E. geratu da 52.777 botorekin eta 465 zinegotzirekin. Hirugarren PCAL geratu da 9.387 botorekin eta 75 zinegotzirekin. Laugarren I.U.CyL geratu da 8.713 botorekin eta 33 zinegotzirekin  eta besteek boto eta zinegotzi gutxi atera dituzte. Guztira 199.275 pertsonek botoa eman dute, hau da, %68,35 eta ez dute botoa eman 92.576 pertsonek. Azkenik, 4.514 boto nulo egon dira eta 7.594 boto zuri.



15.Rap VS Racismo

" ponte en la piel del otro a ver cuanto dura tu sonrisa"

Esaldi honek esan nahi du zuk bestearen lekuan jarri behar zarela benetan jakiteko berak nola pasatzen duen eta horrela denok hobeto eramango ginateko gure artean.

" alto bajo feo guapo negro blanco ¿que mas da?
dentro de cien años todos calvo bajo tierra ¿va? "

Esaldi honek esan nahi du ez duela inporta nongoak garen edo nolakoak garen zeren ehun urte barru denok hilda egongo gaudelako.

" esta  vida es tan cruel y tan canalla que lo entiendo
a veces ser honrado es como mear contra el viento "

Esaldi honek esan nahi du beti huts egiten duzula zeren haizearen kontra txisa egiten baduzu zuk buztiko zara.

14. Migarazioen ondorioak

Ondorio pertsonalak, kulturalak, sozialak, ekonomikoak eta demografikoak izan daitezke.

Ekonomikoak: lan gutxiago egon daiteke eta jende gehiago paroan egon edo lan gehiago egon daiteke eta jende gehiago lanarekin.

Demografikoak: herriaren biztanleria kopurua handitu edo txikitu egin daiteke, herritik joaten direnak edo etortzen direnak kontuan hartuz.

Kulturalak: estatuko jendeak estatutik alde egiten badu kultura gutxitzen da baina beste estatuetatik etortzen bada jendea estatua multukulturala da kultura desberdineko jende asko baldin badago.

13. Migrazio eragileak.

Migrazio eragileak hauek dira:

-Eragile ekonomikoak, lana ez dutenak eta beste herri batera migratzen dutenak lanaren bila. Adibidez, hego Ameriketatik datozenak.

-Eragile soziokulturalak dira beste herri batera joaten zarela bere hizkuntza edo erlijioa ikastera. Adibidez, Frantziara frantsesa ikastera.

-Eragile politikoa da herri horretan gobernatzen duen partiduaren ondorioz edo guden ondorioz migratzen dutenak. Adibidez, Erandioko pertsona bati bildu gustatzen zaio eta Donostiara joaten da.

-Eragile naturala da, fenomeno meteorologikoen ondorioz migratzen dutenak, hau da, lehorteen, uholdeen edo lurrikaren ondorioz. Adibidez, Japonian gertatutakoa edo Lorcan.

-Eragile erlijiosoak dira bere herriko erlijioarekin ados ez dauden pertsonak eta beste herri batera joaten direnak. Adibidez,  Espainiara datozenak ez dagoelako erligio debekaturik.